Sarrera

Esteken ekitaldia 2020ko azaroaren 18a

Ekitaldiaren esteka: Youtube Streaming

 

Donostia International Physics Center (DIPC), CIC nanoGUNE eta Materialen Fisika Zentroak (CFM) "harrotasuna Zientzian / Orgullo en Ciencia" espazioa aurkezten dute, LGTBIQA+ zientzia-kolektiboari ikusgarritasuna emateko eta estereotipo zaharrak apurtzen aktiboki laguntzeko. Errealitate plural bati ahotsa eta ikusgarritasuna eman nahi diogu, etorkizuna dibertsitatean oinarrituta eraiki dezagun.

"Aukera-berdintasunean oinarritutako eta aniztasunaz beteriko etorkizun bat eraikitzea da jarraitu beharreko bide bakarra"

Hala, 2019an, PrideinStem - Orgullo en Stem nazioarteko mugimenduarekin bat egin genuen (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika, ingelesezko siglengatik), Zientzian Harrotasunaren Eguna ospatuz, eta 2020tik aurrera PRISMA Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako aniztasun afektibo-sexualaren eta generoaren aldeko elkartearekin (CTI) lan egiten dugu. 

Zergatik harrotasuna zientzian?

Ingurune zientifikoa, beste batzuk bezala, ingurune lehiakorra eta oso heteropatriarkala da, eta pixkanaka normalizatzen ari da oraindik irauten duten irudi estereotipatu ezagunak (gizona, heterosexuala eta zuria) alde batera uztea, zientzialarien eredu sorta zabalago eta aberatsago bati bide emateko [1].

Fisikaren arloan zehazki, 2016an, Amerikako Fisikako Elkarteak zerrenda bat argitaratu zuen LGTBIQA+ fisikariek beren homologo hetero CISekin alderatuz, zein moduko esperientzia profesional zailagoa zituzten azaltzen [2].

Ikerketek erakutsi dutenez, unibertsitateko irakasle eta LGTBIQA+ ikerlari asko ez dira armairutik atera beren sailetan, horrek eragin negatiboa izan lezakeelako haien karreretan [3]. Hori bereziki garrantzitsua da STEM eremuan; izan ere, lan-kulturek eta ingurune profesionalek sarritan baztertu edo alienatu dezakete LGTBIQA+ komunitatearen eta haren barruko gizabanakoen existentzia [4].

Alan Turingetik haratago [5].

Jarrera klasikoaren arabera, zientzian zientziaz bakarrik hitz egin behar da, sexu-orientazioa edo generoa jorratu beharreko gaia izan gabe. Hala ere, asko dira LGTBIQA+ kolektiboa STEM eremuan ikusaraztearen alde agertu diren ahotsak [6].

2015ean Estatu Batuetako unibertsitate-ikasleei egindako inkesta bati buruzko txosten batean ikusi zen zientzietako ikasle gayek aukera gehiago zituztela beren espezialitatea zientzia-arlotik kanpora aldatzeko LGTBIQA+ ez diren ikasleek baino [7]. LGTBIQA+ gaiak aztertzen dituzten akademiko batzuek adierazi zuten LGTBIQA+ ikasleek, LGTBIQA+ ez diren pertsonek esperimentatzen ez dituzten oztopo sozialei aurre egin behar dietela zientziak ikasteko [8].

Ebidentzia eskuan dugula, DIPC, CIC nanoGUNE eta CFM, gure zentroen gizarte-erantzukizuneko helburuen barruan, desberdintasun horiek arintzen lagundu nahi dugu, bai eta zientzialarientzako ingurune atseginak sortzen ere, edozein dela ere haien arraza, generoa, sexu-orientazioa edo errealitatea. Paradigma-aldaketa ezinbestekoa da belaunaldi berriek, beren dibertsitate osoan, mundu zientifikoan etorkizuneko aukera erakargarri bat aurki dezaten.

 

[1] New York Times

[2] American Physical Society

[3] Journal of Women and Minorities in Science and Engineering

[4] Genome Biology

[5] Queer History / Queer Memory: The Case of Alan Turing

[6] Chemistry World

[7] National Center for Biotechnology Information

[8] Science Magazine