2020ko Ekitaldia

Data eta ordua: Azaroak 18, 12:00

Ekitaldiaren esteka: Youtube Streaming

Iraupena: 90min

Ikuslegoa: Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloa eta Batxilergoa (Ikastetxeetatik edo telematikoko konektatu ahal izango dira) 

 

2020ko Azaroaren 18an, Harrotasuna Zientzian gunetik, belaunaldi berriei ikerlari zientifikoen aniztasuna erakutsi nahi diegu.  Horretarako, Bigarren Hezuntzako bigarren zikloko eta Batxilergoko ikasleen eta LGTBIQA+ kolektiboko zientzalarien artean online topaketa bat antolatuko dugu. Gure helburua, zientzia geroz eta anitzagoa izan are hobeagoa dela frogatzea da.  Zientzian gaur egun oraindik dirauten esterotipoak hautsi nahi ditugu LGTBIQA+ zientzialariei ikusgarritasuna emanez, erreferente berriak sortuz.

Hizlarien sarrera motz batekin hasiko da topaketa, eta ikasleek aurretik bidaliko dituzten galderei erantzuna ematean zentratuko da (irakasle, sakatu hemen izena emateko). Saioa, zuzenean telematikoki gauzatuko da. Denbora soberan geratuko balitz zuzeneko galderak ere onartuko lirateke.

Ekitaldiaren moderatzailea Javier Armentia izango da eta ezagutzaren arlo ezberdinetako eta karrera zientifikoan maila ezberdinetan dauden adituak edukiko ditugu hizlari. Ekitaldira bidali nahi diren galderak ikasleekin prestatzeko, irakasleei webguneko “2020ko hizlariak” atala bisitatzea gomendatzen diegu.

Topaketa 12:00tan hasiko da eta 90 minutuko iraupena izango du. Ekitaldi honetarako izen ematea irakaskuntza zentroen esku egongo da. Izen emateko, bete ondorengo formularioa.