2020ko Hizlariak
Javier Armentia (Vitoria-Gasteiz, 1962) astrofisikaria, Iruñeko Planetarioko zuzendaria eta PRISMA Zientzian, Teknologian eta Berrikuntzan Aniztasun Afektibo-Sexualerako eta Genero Aniztasunerako Elkarteko kidea da. Komunikazioa eta dibulgazioa ditu lanbide duela 30 urtetatik, hedabideetan kolaboratuz eta pentsamendu kritikoaren kultura eta ziurtasunean oinarritutako zientzia sustatuz. Duela urte batzuk “Ciencia LGTBIQ” blogarekin zientzia munduko aniztasuna ikusaratzen hasi zen, eta zientziarekin kanpaina lgtbiqfobikoei aurre egiten, zeinak zientzia erabilitzen baitute beren propaganda ideologikoaren aitzakitzat. (Informazio gehiago wikipedian).
Juani Bermejo-Vega (bera). Fisikan eta informatikan doktorea (konputazio kuantikoan espezializatua) Municheko Unibertsitate Teknikoan. Marie Curie – Athenea3i ikerlaria Granadako Unibertsitatean, Espainia. Berlingo Unibertsitate Askean, Alemanian (2016-2019), lan egin du, eta doktoradutza ikasle bezala Berlingo Optika Kuantikoko Max Planck Institutuan (2010-2015). Aurretik, Fisika eta Ingeniaritza Tekniko ikasketak egin zituen Salamankako Unibertsitatean, Espainia (2005-2010). Juani Bermejo-Vega zientzia munduan eskubide, berdintasun eta inklusioaren aldeko aktibista da. Q-turn (2018-2020) informazio kuantikoan ardaztutako batzar zientifiko inklusiboaren sortzaile eta antolatzaileetako bat da, eta baita Max Planckeko PhDnet Aukera Berdintasun Taldeko kidea ere (2014-2017). Juani Bermejo emakume trans eta queerra da. Koputazio kuantikoaren alorrean emakume trans ezagun bakanetakoa da eta Europako seniorrena espezialitate horretan (Wikipedia).
Mari Luz Cádiz naiz, Tarifan jaio nintzen (Kadiz), Reus, Paris eta Oporton bizi izan naiz baina nire etxea Granadan dago, bizitza erdia daramat hemen. Biologia ikasi dut, Naziaorteko Doktoradutza dut Kimikan, eta gaur egun, Granadako Unibertsitatean egiten dut lan behin-behineko ordezko irakasle moduan. Kimika Analitikoa, Biokimika eta Biomedikuntza artean egiten dut lan, jatorria naturan duten eta osasunarentzat onuragarriak diren konposatuak aztertuz. Gainera, nire denboraren zati handi batean dibulgazioan jarduten dut (Hablando de Ciencia Elkarteko eta SCENIO komunitateko partaide naiz), emakumek zientzian duen egitekoa aldarrikatuz (AMIT elkarteko partaide naiz) eta LGTBIQA+ kolektiboko partaide ere banaiz. Bisexuala naiz betidanik eta PRISMA elkarteko kidea naiz. Nire denbora librean txoriburu xamarra naiz.
Daniel Martínez-Tong Maracaibon (Venezuela) jaio zen 1986an. Inmigrantea naturaz, fisikaria ikasketaz eta zientzialaria lanbidez, Danielek interes asko ditu. Lanari dagokionez, 10 urtetik gorako esperientzia du polimeroen zientzian lanean; nanoegituren fabrikazioa eta hauen indar atomikoko mikroskopioen bidezko azterketa nabarmentzen dira batik bat bere egitekoen artean. Lan honek hiriz hiri eraman du Caracas, Madril, Bruselas, Bolonia, Bayreuth eta Donostia artean. Bizitza pertsonalari dagokionez, inmigrazio esperientziek, giro kulturaniztunetako komunikazioan interesa piztu diote, eta musika eta argazkigintza ditu pasio. Danieli ez zaizkio, ez etiketak, ez izenburuak interesatzen, lahiakortasun nekeza du bere buruarekin, eta egunero pozik biztzen saiatzen da. (Argazkia: Paula Arbide)
Laura Muelas de Ayala. Ikus-Entzunezkoan Errealizazioan goi-mailako teknikaria naiz eta Giza- eta Kultura-Antropologian graduatua Madrilgo Complutense Unibertsitatean. 2015ean bukatu nuen Ikasketa Feministak eta Generoak Masterra UPV/EHUn eta doktoradutza hasi nuen unibertsitate berean plazerraren inguruko praktika feministen inguruan. Nire ikerketa lanean, aktibismo feministaren eta plazer prozesuen arteko harremana nabarmendu nahi dut batik bat, praktika emozional eta politiko gisa. Urte askotan zehar Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Zinema eta Sexualitate Jardunaldiak, antolatu ditut, eta aniztasun sexual eta hezkuntza praktiken inguruko dokumental etnografikoen errealizazioan parte hartu dut. Gaur egun, UPV/EHUko Antropologia Feminista Ikerketa Taldean (AFIT) kolaboratzen dut, eta kultura feminista sustatzeko Donostian antolatutako Feministaldia jaialdiaren koordinazio taldeko partaidea naiz, Euskal Herriko mugimendu feministako kide izateaz gain.
Marina Peña (Terrassa, 1995) Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan kimikan graduatua da. Bere hurrengo ikasketek Elektrokimika izan dute ardatz, eta unibertsitate arteko master bati esker Espainiako hainbat unibertsitatetan egonaldiak egin ditu. Egun, doktoradutza ikaslea da Nanophysics Lab ikerketa taldean Donostiako Materialen Fisika Zentroan (CSIC-UPV/EHU). Bere ikerketa, oxigenoaren eboluziorako erreakzioan katalizatzaile desberdinen propietate fisiko eta kimikoen arteko harremanean zentratzen da. Marinak hainbat dibulgazio ekitalditan parte hartu du eta egiten gozatzen du. Bere helburuen artean inguru zientifiko anitz eta inklusiboa sortzea dago, eta zientzia mundu guztiari helaraztea, bere pasio handienetako bat baita.